lunes, 27 de octubre de 2008

Irakurzaletasuna:




Gaur egun, sekula baino arrisku handiagoa dago haurrek irakurketa guraso eta irakasleen inposaketa gisa har dezaten; gauzak horrela zaletasun hori galtzeko arriskua ikusten da eta beraz, honako galdera hau sortzen da: euren denboraren zati bat letra artean murgilduta egon barik eta hegoaldeko itsasoetako abentura liluragarririk gabe hazi daitezke gaur egungo neska-mutikoak?
Bizitzako lehen hamarkadan hartzen du, hain zuzen ere, pertsonak ohitura hori; hamar urte horietan izaten da irakurtzeko nahia eskuratzeko aukera. Pedagogoek diote irakurketaz gozatzen ikasi egiten dela eta, horrenbestez, irakatsi egin daitekeela izan behar dela kontuan.
Horretarako funtsezkoa da familia; irakurketa prozesua bereganatu ahal izateko gurasoek ere asko lagundu diezaiokete euren seme-alabei, hori bai haurraren izaera, motibazioak, zaletasunak eta interesak kontuan izanda. Azken batean, liburuenganako jakin-mina suspertzea da erronka.

Zer egin dezakezuen zuen seme-alabek irakur dezaten:

-Ez behartu irakurtzera.

-Liburuak eskura jarri.

-Liburu dendak bisitatu.

-Irakurketa eguneroko ohitura bihurtu.

-Zalantzak argitu.

-Liburutegiko bazkide egin...


Ikastolan egunero saiatzen gara irakurketarako gogoa pixten eta txiki-txikienetatik hasita gainera; baina, esan bezala, irakurzaletasuna suspertzeko ikastolan egindako lana ez da nahikoa izango; beraz, animo guztion esku baitago!



AFICIÓN A LA LECTURA:

Cada vez es mayor el peligro de que los niñ@s de hoy en día comprendan la lectura como algo impuesto por sus padres/madres o profesores/as; es por eso que está en peligro esa afición natural que surge en ellos hacia la lectura.

Los primeros diez años son claves para empezar a sentir la necesidad de leer libros, por lo tanto durante esos años tienen la posibilidad de aficionarse a la lectura.
Los pedagog@s dicen que se aprende a disfrutar leyendo, por lo tanto que es algo que podemos enseñar a nuestros niñ@s.

Para todo esto es imprescindible la labor de la familia; los padres/madres pueden ayudar mucho en la asimililación del proceso de lecto-escritura de sus hij@s; pero eso sí, siempre se tiene que tener en cuenta cuales son sus intereses, motivaciones, aficiones... y partir desde ahí.

Qué podéis hacer para que vuestros hij@s lean:

-No les obligéis a leer.

-Que siempre tengan los libros a mano.

-Llevarles a visitar librerías.

-Convertir la lectura en un hábito diario.

-Aclararles las dudas.

-Hacerles socios de alguna biblioteca...

En la ikastola todos los días intentamos que nuestros alumn@s sientan esa afición hacia la lectura pero necesitamos vuestra colaboración, ¡ánimo!

viernes, 3 de octubre de 2008

jueves, 2 de octubre de 2008

Zein ondo pasatzen duten!


Aurten 23 ikasle ditut; jada egokitzapen garaia guztiz gaindituta daukagu eta hemendik aurrera disfrutatzea gelditzen zaigu...hona hemen horren froga diren argazki batzuk: